Euskal Herriko Meatzaritza Museoa

Bi lagunentzako bina sarrera

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa meatzari ohiek eta siderurgiako beste langile ohi batzuek osatu zuten. Urteetan mendi eta lantegietan bildutako piezak, lanabesak, makinak eta dokumentazioa jendaurrean erakutsi eta ezagutaraztea du helburu. Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia eta, bereziki, Bizkaiko meatzaldekoa ikertu eta ezagutarazteko museo bat da.  

+Parte hartu

Zumalakarregi museoa

Bi lagunentzako bina sarrera

Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da, Garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak ezagutu eta ulertzeko funtsezko den bidaia proposatzen du.  

+Parte hartu

Oiasso museoa

Bi lagunentzako bina sarrera

Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen ditu Irungo museo honek, inguruko ondare arkeologikoa ezagutzera eman eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzia-gune bihurtzeko helburuarekin.  

+Parte hartu

Oteiza Museoa

Hiru lagunentzako bina sarrera

Oteiza museoa espazio monografiko bat da, eskultore eta artista integral estimatu eta aintzatetsi haren bilduma pertsonala jasotzen duena. Oteizaren (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bilduma horrek 1.690 eskultura eta Klarion Laborategian sortutako lan esperimentaleko 2.000 pieza ditu, marrazki eta collage sorta zabal batekin batera. Museoa Altzuza herrian dago, Nafarroan, landa inguru batean,  

+Parte hartu

Photomuseum

Bi sarrera bikoitz

Photomuseum argazki eta zinema museoa Zarautzen dago, eta arte eta teknika fotografikoa eta zinemagintzaren hastapenak ikertzea du xede, baita horien berri ematea ere. 1993ko irailean ateak zabaldu zituenetik, argazkigintzaren historia azaltzen du, hiru gidalerrori jarraituz.  

+Parte hartu

Gipuzkoa Bertsotan

Bi lagunentzako bina bono, lehen edo bigarren itzuliko saioetarako

Gipuzkoa Bertsotanen aurtengo edizioa apirilaren 25ean hasiko da eta ekainaren 2a artean 20 saio jokatuko dira, bi itzulitan. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute. 

+Parte hartu

Nekatur - Euskadiko landa ostatuen elkartea

Bi lagunentzako bina sarrera

Gozatu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza turismoaz eta landetxeez! Nekazaritza turismoaren eta landetxeen elkartea
Tel.: 943-32 70 90 Nekatur.net  

+Parte hartu

Jakion kontserbak

Sorta bat

Debagoiena eskualdeko baserrien nekazaritza jarduerak berreskuratzeko, indartzeko eta handitzeko asmoarekin sortu zen Jakion enpresa, eta nekazaritza ustiapenerako zerbitzuak era duin batez emateko.  

+Parte hartu

Itzalen tektonika

3 ale

Egilea: Itxaro Borda
Argitaletxea: Susa 

+Parte hartu