Azken orduko berriak

politika

Alderdien bilera "beste garai baten hasiera" izan da Urkulluren ustez

Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideak mahai berean eseri zirelako uste du lehendakariak datorrela aro berria; gainerakoan, ezer zehatzik hitzartu gabe, alderdiek egoera ekonomikoaren eta haren ondorioen diagnosia partekatu dutela esan du lehendakariak: "Krisitik ateratzeko lehentasunak inoiz baino leku handiagoa dauka gure agendetan".  

Greba Orokorra

Eskubide Sozialen Gutuna sortzeko parte hartzera deitu dute eragileek

"Herria pobreziara kondenatzen duen eredu soziopolitikoa aldatzeko" aukera zabalik dagoela esan dute M-30eko greba orokorrera deitu duten sindikatu eta eragile sozialek, eta dei egin dute Eskubide Sozialen Gutunaren nazio batzarrean parte hartzeko, maiatzaren 25ean, Eibarren.

usTELKERIA PP-N

Del Burgok deklaratu du Aznarrek onetsita egin zituela diru ordainketak

Barcenasen paperetan agertzen diren ordainketen artean, PPko presidenteak Calixto Aiesarentzat baimendutakoak daude, Del Burgoren arabera. Aznarrek, atzo gauean bertan egin zioten elkarrizketan, ez zuen hitz egin nahi izan Del Burgoren deklarazioaz. Santiago Abascal PPko Amurrioko zinegotziak onartu du Barcenasen paperetan agertzen diren 12.000 euroak jaso zituela, baina ez du gogoratzen nork eman zizkion.

LAN GATAZKA

Corrugadoseko langileak, atzo, Gasteizen.
Corrugadoseko langileak, atzo, Gasteizen. / R. Bogajo, ARP

Azken txanpan, hasieran bezala

Bihar amaituko da Azpeitiko Corrugadoseko eta Lasaoko Corrugadoseko espedienteei buruzko negoziazio epea. Orain arteko hiru bilerak ikusita, itxaropen gutxirekin doaz langileen ordezkariak Madrilera.

MUNDUA

Manifestazio bat Istanbulen.
Manifestazio bat Istanbulen. / BERRIA

Mende eta erdiko ahanztura

Atzo 149 urte, Errusiako Inperioak Zirkasiako lur oparoak eskuratu zituen, Kaukason. Moskuk inoiz onartu gabeko genozidioa abian zen.

Mundua

Txikizioa Oklahoman

Tornado batek aurrean eraman du harrapatutako guztia Moore hirian, Oklahoman, AEBetan. Gutxienez 24 lagun hil, 230 larri zauritu eta 300 etxe eraitsi ditu. Haizeak orduko 200 eta 300 kilometroko abiada hartu du, eta horrek tornadoa are suntsigarriago egin du. Bideoa: Oklahomako tornadoa.

Txirrindularitza

Bolada harrigarrian jarraitzen du Movistarrek

Giovanni Visconti italiarrak (Movistar) irabazi du Giroko 17. etapa, Vicenzan, aurtengo bigarrena eta taldearen laugarrena. Crosara laugarren mailako mendateak eman du epaia.

Kirola

Larrañaga, Dadie eta Etxarri, Montanierren agurraz

Entrenatzailearen aferan gertatutakoaz iritzia eman diote BERRIAri Juanan Larrañagak, Luis Fernando Dadiek eta Mikel Etxarrik. Realak jakinarazi du Philippe Montanierrek baieztatu egin diela ez duela berrituko; Stade Roazhonek ofiziala egin du fitxaketa.

MUNDUA

Gerrak banatu, gasak elkartu

Zipreren inguruko uretan gas hobi aberatsak aurkitu dituzte. Horien ustiapenerako, ordea, irlaren banaketa politikoa trabagarri ikusten du nazioarteak, eta bitartekaritzari berrekin dio NBEk.

MENDIA

Txikon, Lhotse atzean duela.
Txikon, Lhotse atzean duela. / BERRIA

Txikonen hamargarrena

Lhotse igo du, eta lau zortzimilako falta zaizkio guztiak osatzeko: Everest, Nanga Parbat, K2 eta Kanchenjunga.

KULTURA

Magdalena, Donostian.
Magdalena, Donostian. / J. C. Ruiz, ARP

Despistea, askatasunari bide ematen

Peru Magdalenak "abenturarako aldarri bat" dela esanez definitu du 'Egia esan', berak idatzitako aurreneko eleberria. "Aitatasunaren inguruko hausnarketa" eta "bidaiaren gorazarrea" ere badela uste du.

Motzean

Guztiak ikusi »