Azken orduko berriak

Gizartea

Jaurlaritzak berrordainketa jarriko du eta ez du neurririk hartuko kalteak arintzeko

Botiken truke gehiago ordaindu beharko da. Pentsiodunek, botiken %10, eta langileek, diru sarreren arabera, %60 bitarte. Jaurlaritzak pentsiodunen egoera aztertuko du. Indarrean jartzeari uko egin zion iaz, eta, desadostasuna agertu arren, indarrean jarriko du, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak behartuta. Nafarroan iaz jarri zuten.

Gizartea

Lapurdin, AHTrik ez

Hendaia eta Bordele arteko bidea ez egitea gomendatu dio batzordeak Frantziari.

GIZARTEA

MARISO RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Estilo liburua, hizkuntza bezain bizia

BERRIAk estilo liburu berria aurkeztu du. Sarean, denentzat, eskura eta erabilgarri. Hizkuntzari buruzko kontsultak egitea errazten du, modu erraz eta praktikoan. Aurkezpena Irene Arrarats BERRIAko euskara arduradunak egin zuen atzo, Bilbon. Alboan izan zituen Andres Urrutia euskaltzainburua, Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria.