| HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK | BERRIAK | ELKARRIZKETAK | ANALISIAK | ARGAZKI BILDUMA |
 HAUTESKUNDEETAKO MAPA
l Informazio gehiago » 
 ALBISTEAK
| 17:10:08 
Ipar Karolina Obamarentzat
Missourikoak bezala, Ipar Karolinako behin betiko emaitzak atzeratu egin dira, hain zuzen ere, bi hautagai nagusien arteko aldea oso estua zelako (%50 Obama-%49 Mcain). Zenbaketa zorrotza egin ondoren, Obamarentzat izan dira Ipar Karolinako ordezkariak. Beraz, Missourikoak falta dira ebazteko, baina han McCainek du abantaila.
| 16:35:49 
Missouri eta Ipar Karolinako erabakitzeke
AEBetako hauteskundeetako emaitzak, eta, batik bat, hautagaietako bakoitzak izango duen behin betiko ordezkari kopurua erabakitzeko Missouri eta Ipar Karolinako datuak falta dira. Bi estatu horietan zenbatuta dauzkate botoak ehuneko ehunean, baina bi hautagaien arteko tartea oso txikia da: Ipar Karolinan botoen %50 Obamarentzat eta %49 McCainentzat; doi-doi alderantziz Missourin. Alde txiki hori dela eta, erabaki gabe utzi dute bi estatu horietako ordezkaritza, botoak ondo zenbatu eta aztertzeko zain. Ipar Karolinan 15 ordezkari daude jokoan eta 11 Missourin. Dena den, estatu horietan edozer gertatzen dela ere Obamak bermatuta dauka presidente hautatua izateko gutxieneko ordezkari kopurua (270).
| 09:01:40 
Washingtonen irabazle Obama
Barack Obamak irabazi du Washingtongo Estatuan, %55,3 lortuta. John McCainek %42,9 erdietsi du. 761.075 boto bildu ditu Obamak, McCainek 590.565.
| 08:33:21 
Ipar Carolinan (15) Obamak 10.000 bozen aldearekin irabaz lezake
Zenbaketa ia bukatuta dago, eta Obamak 10.000 bozen aldearekin irabaz liezaioke McCaini errepublikarrari. Obamak %50 lortu du, eta McCainek %49.
| 08:24:38 
Missourin (11) zenbatzeko %1 falta dela, berdinketa teknikoa bi hautagaien artean
Azken boza zenbatu bitartean ezin izango da jakin nork irabazi duen Missourin (11); bi hautagaiak %49rekin iritsi baitira.
| 08:09:59 
Obamak irabaziko du Hawain (4), eta McCainek Alaskan (3)
Luze, eta argitu gabe, doa kontaketa Montana, Missouri, Indiana eta Ipar Calorinan; baina segurutzat jo liteke Obama demokratak irabaziko duela Hawain (4), eta McCain errepublikarrak Alaskan (3). Hawain (3), bozen %43 zenbatuta Obamak %74 lortu du, eta McCainek %25. Alaskan, %37 kontatuta, McCainek %66 lortu du, eta Obamak %36.
| 07:57:21 
Arazorik gabe nagusituko da Obama Hawain (4)
Zenbaketa bukatzeko falta diren beste estatuetan ez bezala, aise irabaziko dio Obamak McCainek Hawain. Bozen %18 zenbatuta, Obamak %76 lortu du, eta McCainek %23. Duela lau urteko hauteskundeetan %54rekin irabazi zion Kerry demokratak Bush presidenteari (%45). 2000koetan Gore demokratak %56rekin irabazi zion Bushi (%38).
| 07:46:49 
Alaska, Montana, Missouri, Indiana, Hawai eta Ipar Carolina falta dira zenbatzeko
Hautagai demokrata Obamak aise irabazi ditu gaurko hauteskundeak, baina azken emaitzan ondoriorik edukiko ez duten botoak falta dira oraindik bozkatzeko. Alaska, Montana, Missouri, Indiana eta Ipar Calorina. Hiru estatutan, Montanan (3 hautatzaile Hauteskunde Kolegioan), Indianan (11) eta Hawain (4) demokratek irabaztea espero da. Beste bitan, Missourin (11) eta Ipar Karolinan (15), errepublikarrak nagusi litezke. Alaskan (3) egindako lehen kontaketek demokratak jo dituzte irabazle.
| 07:41:47 
Ipar Carolinan (15) Obama garaipena ukitzen
Ia %100 zenbatuta, Obama oso gertu dago Ipar Carolinan irabazteko, bozen % 50 lortua duelako. McCain errepublikarra %49aren inguruan dabil. 2004ko hauteskundeetan George W. Bushek %56rekin nagusitu zitzaion Kerry demokratari (%43). Aurtengo kanpainan oso berdinduta ibili bi hautagaiak.
| 07:30:12 
Obama ia irabazle segurua Indianan (11)
Bozen %99 zenbatuta, segurutzat jotzen dute Obama izango dela irabazlea Indianan (11). Obamak %50 lortzen ari da eta McCain (%49). Hogei mila botoren aldea ateratzen ari zaio Obama McCaini. 2004ko hauteskundeetan George W. Bush errepublikarra (%59,9) aise nagusitu zitzaion John Kerry demokratari (%46,2).
| 07:22:27 
Kontaketa ia bukatuta McCain nagusi da Missourin (11)
Bozen %6 zenbatzeko falta dela, %50rekin ari zaio nagusitzen McCain errepublikarra Obama demokratari (%49). Kanpainan zehar ez da faboritorik izan bi hautagaien artean.
| 07:15:12 
McCain nagusitzen ari da Montanan (3)
Alde gutxiarekin bada ere, John MacCain ari da nagusitzen Montanan (3). Bozen % 56 zenbatuta hautagai errepublikarrak % 49 lortu du. Obamak % 48. AEBetako iparraldean dagoen estatu horretan, muga luzea dauka Kanadarekin, oso parekatuta joan dira bi hautagaiak kanpaina osoan zehar.
| 06:34:32 
Ordezkarien Ganberan eta Senatuan demokraten gehiengoa iragarri dute
Ordezkarien Ganberako 435 kideak berrituko dituzte boz hauetan, eta Alderdi Demokratak lortu du gehiengoa, telebistako inkesten arabera. Demokratek 2004an 235 eserleku lortu zituzten, eta 199 errepublikanoek. Senatuaren heren bat ere berrituko dute, eta hor ere demokratak jo dituzte irabazle. Alderdi batek bi ganberetan 1992an baino ez zuen lortu gehiengoa: Bill Clinton demokratak irabazi zituenean Presidentzia hauteskundeak.
| 05:33:04 
%66ko parte-hartzea
Iragarri zuten bezala, handia izan da parte-hartzea: %66koa. Azkeneko hamarkadetan %10 inguru txikiagoa izan da.
| 04:42:53 
Obama 207, McCain 135
Orain arte zenbatutako estatuetan aise ari zaio nagusitzen hatugaia demokrata errepublikarrari.
 HAUTAGAIAK
OBAMA
364
 
McCAIN
174
GUZTIRA
538
 
BEHARREZKOAK
270
EMAITZAK ESTATUZ ESTATU
ESTATUA20082004
AlabamaMcCainBush
AlaskaMcCainBush
ArizonaMcCainBush
ArkansasMcCainBush
ColoradoObamaBush
Columbiako BarrutiaObamaKerry
ConnecticutObamaKerry
DelawareObamaKerry
FloridaObamaBush
GeorgiaMcCainBush
HawaiiObamaKerry
Hego CarolinaMcCainBush
Hego DakotaMcCainBush
IdahoMcCainBush
IllinoisObamaKerry
IndianaObamaBush
IowaObamaBush
Ipar CarolinaObamaBush
Ipar DakotaMcCainBush
KaliforniaObamaKerry
KansasMcCainBush
KentuckyMcCainBush
LouisianaMcCainBush
MaineObamaKerry
MarylandObamaKerry
MassachussettsObamaKerry
Mendebaldeko VirginiaMcCainBush
Mexiko BerriaObamaBush
MichiganObamaKerry
MinnesotaObamaKerry
MississippiMcCainBush
MissouriMcCainBush
MontanaMcCainBush
NebraskaMcCainBush
NevadaObamaBush
New HampshireObamaKerry
New JerseyObamaKerry
New YorkObamaKerry
OhioObamaBush
OklahomaMcCainBush
OregonObamaKerry
PennsylvaniaObamaKerry
Rodhe IslandObamaKerry
TennesseeMcCainBush
TexasMcCainBush
UtahMcCainBush
VermontObamaKerry
VirginiaObamaBush
WashingtonObamaKerry
WisconsinObamaKerry
WyomingMcCainBush
©2008 Berria.info