Euria, zeru oso hodeitsua eta ipar-mendebaldeko haizea
Zerua. Azoreetako antizikloiaren eta Irlandan den zurrunbiloaren arteko pasabidetik hodei trinko mardulak etengabean ailegatuko dira Euskal Herrira. Fronte kate hotza gainean izango dugu, eta, ondorioz, zeru oso hodeitsua, estalia eta euria izango dira ipar partean eta mendi inguruetan; barnealdean, euri gutxiago, eta Arabako Lautada eta Iruņerritik hegoaldera, ostarteak. Haizea. Ipar-mendebala. Tenperatura. Behera. Beroenak, ipar partean eta mendialdean, 18 eta 22 gradu artekoak; barnealdean, 17 eta 23 gradu artekoak.