ARIES
(martxoak 21-apirilak 20)
Lanean fin aritu zara azken hilabeteetan, eta orain, merezitako oporrez goza ezazu.
TAURUS
(apirilak 21-maiatzak 20)
Zure rola inork baino hobeto jokatzen ikasi duzu. Ahularena egin, eta altzairua baino gogorragoa izan.
GEMINI
(maiatzak 21-ekainak 20)
Prest al zaude aurki etorriko zaizunari aurre egiteko? Ez zaitez beldurtu, okerrago izango da eta.
CANCER
(ekaina 21-uztailak 20)
Ilea moztu duzula eta, irudia itxuratu duzu. Baina, oraindik baduzu lana itxura gehiago hobetzen.
SAGITARIUS
(azaroak 24-abenduak 23)
Txantxak egitea oso gustuko duzu, baina zenbaitetan txantxa horiek astunegiak dira.
CAPRICORNIUS
(abenduak 24-urtarrilak 20)
Oporrak hartzeko ez da horrenbeste falta. Ezin duzula gehiago? Eutsi beharko diozu, bada.
AQUARIUS
(urtarrilak 21-otsailak 18)
Hitz eta pitz aritzen zara egun osoan. Baina, fundamentu gutxiko gauzak esaten dituzu.
PISCIS
(otsailak 19-martxoak 20)
Eguzkitan jarri behar baduzu, eman ezazu ondo krema gorputz osoan. Bestela, igarriko diozu!
LEO
(uztailak 21-abuztuak 23)
Kirola egiten zenuen garai batean eta osasuntsuago zeunden. Zergatik ez zara berriro hasten?
VIRGO
(abuztuak 24-irailak 23)
Zure albokoaren begiratuak urduri jartzen zaitu, baina ohitu beharko duzu, luzerako baitago hor.
LIBRA
(irailak 24-urriak 23)
Edozein egoeratara ongi moldatzen badakizula aspaldi erakutsi zenuen. Zer gertatzen zaizu azkenaldian?
SCORPIUS
(urriak 24-azaroak 23)
Bikotekidearekin jator ez baduzu jokatzen, berak ere ez du hala jokatuko. Eta, orduan zer?