Berria.info

Igandea, 2009ko abenduak 6 - 08:17

POLITIKA

Milaka lagun batu dira Bilbon presoen eskubideen alde

Azkenaldiko jendetsuena izan da Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal herrira! lelopean Etxerat-ek antolatutako manifestazioa. Eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin, hala nola, ezker abertzaleak, Aralarrek eta ABk, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, zein Lokarrik eta Bilgune Feministak.

Berria.info   2009-01-03 - 19:47:57

Gaiak:

Bozkatu

Emaitza

7 boto

  • Handitu | Txikitu
  • Inprimatu
  • Postaz bidali
  • Albistea zabaldu
    • Zabaldu
    • Bildu
    • Digg
    • Del.icio.us
    • Aupatu

Etxerat-ek egindako deialdiari erantzunez, milaka lagun batu dira gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 17:45 inguruan abiatu da manifestazioa Aita Donostia plazatik; kriseiluak -Etxerat-en ikurra horixe da- daramatzaten bi lagunek ireki dute segizioa: Santos Sagardui Jose Mari Sagardui presoaren aita zen bat eta Mari Jose Villeites Aitor Herreraren ama bestea. Haien atzetik, Euskal preso eta iheslariak etxera jartzen zuen pankarta handia, eta presoen argazkiak zeramatzaten senide eta lagunak bosta zutabetan banatuta.

Ondoren joan da manifestazioaren leloa idatzia zuen pankarta: Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira!. Pankarta horren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar. Antolatzaile eta lekukoen arabera, azkenaldian Bilbon egin den manifestaziorik jendetsuena izan da gaurkoa. Esate baterako, 18:30ean Zabalburun zegoen manifestazio burua baina oraindik jende asko zegoen Aita Donostia plaza inguruan abiatu ezinik. 19:20tan iritsi da manifestazio burua ibilbide amaierara, Bilboko udaletxe aurrera.

Milaka herritarrekin batera ekimenarekin bat egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte taldeetako ordezkariek parte hartu dute manifestazioan. Besteak beste, ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, Nekane Erauskin eta Jone Goirizelaiak, Aralarreko Iñaki Aldekoa eta Oxel Erostarbek eta LABeko Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Rafa Diez aipatu sindikatuko idazkari nagusi ohia ere manifestazioan izan da.

Izan ere, eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin: ezker abertzaleak, Aralarrek eta ABk; ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek eta gizarte eragile ugarik. Besteak beste, Lokarrik, Bilgune Feministak, Elkartzenek, Askapenak, Komite Internazionalistek, EHGAMek, Emunek, zein Kristau Elkarte Herritarrek. Halaber, hainbat idazle, bertsolari eta kirolarik agertu diote atxikimendua Etxerat-en ekimenari.

Informazio gehiago Etxerat-en webgunean.

Blogak

Duela 12 minutu idatzia

BERRIAko Kultura saila

Kulturak
BERRIAko Kultura saila

Ahotsen etxea

Duela 24 minutu idatzia

Imanol Murua Uria

Mahai jokoan
Imanol Murua Uria

Lau hilabete

Duela 43 minutu idatzia

Pello Zabala

Mendiko behatokia
Pello Zabala

Mendiko behatokitik Landakora

 

 

 

 

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia