Edukira joan

Publizitatea

AZPIEGITURAK

AHTaren aurkako zazpi lagun kaleratu dituzte Galdakaoko udaletxetik

Berria.info   2009-07-07 - 16:19:29

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Galdakaoko udaletxera (Bizkaia) AHTaren aurka protestatzera sartu diren zazpi lagun identifikatu eta kaleratu egin ditu Ertzaintzak gaur. AHT Gelditu eta Arratia Bizirik plataformek antolatutako elkarretaratzearen ondoren sartu dira zazpiak udaletxera, trenbideak sortuko dituen desjabetzeak salatzeko. AHT Gelditu taldekoek adierazi dute ertzainek udaletxean zeuden manifestariak airean atera dituztela eta golpeak ere jaso dituztela.

Elkarretaratze gehiago

Beste elkarteratze batzuk ere antolatu dituzte abiadura handiko trenaren aurkako plataformek. Bihar Lemoan (Bizkaia) eta etzi Bedian (Bizkaia) egingo dituzte desjabetze akten sinaduren aurka protestatzeko.