Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Odon Elorzak udaletxean toki nabarmenago batean jarri du Espainiako bandera

Eraikinaren kanpoaldean erdi-erdian eta gorago ipini du jarduneko alkateak, Donostiako ikurra zegoen tokian.

Berria.info   2011-06-02 - 16:26:03

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Oraindik ere Odon Elorza PSE-EEko kidea da Donostiako alkatea, eta bere azkenetako zerbitzua bete berri du: udaletxeko eraikinaren kanpoaldean lehen baino toki nabarmenagoan jarri du Espainiako bandera: erdi-erdian eta gorago. Alboan Donostiako bandera eta ikurrina daude. Lehen, berriz, Donostiakoa zegoen erdi-erdian eta gorago, eta honen lekuan Espainiakoa eta beste alboan ikurrina.

Espainiako Auzitegi Gorenak 2008an agindu zuen eraikin instituzionaletan kanpoaldean eta barruan modu nabarmenean Espainiako bandera jartzeko. Elorzak orduko maiatzean paratu zuen kanpoan, izkin batean.

1991tik da Donostiako alkatea hura. Ekainaren 11n bukatuko da haren aro hori, jakinarazia duelako ez duela hautagaitza aurkeztuko orduko bilkuran eta PSEk esana duelako Ernesto Gasco izango dela alderdiaren alkategaia.

Bildu izan zen maiatzaren 22ko hauteskundeetan Donostiako lehen indarra, zortzi zinegotzirekin. PSEk zazpi lortu ditu, eta seina PPk eta EAJk.