Edukira joan

Publizitatea

KONPONBIDEARI BEGIRA

Lopezek ezker abertzalea legeztatzeko, presoak gerturatzeko eta gaixo daudenak askatzeko eskatu dio Raxoiri

Jaurlaritzako lehendakariak eta Espainiako presidenteak arratsaldean egin dute euren arteko lehen bilera, Moncloan, eta Raxoik erantzun dio espetxe aldaketan ez duela salbuespenik egingo.

Berria.info   2012-01-27 - 21:30:48

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "antzinako Batasuna" legeztatzeko, euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko eta larri gaixorik daudenak askatzeko eskatu dio gaur Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteari, Moncloan, euren arteko lehen bileran.

"Oso seguru nago Espainiako Gobernuak, lehenago edo beranduago, malguagoa ere deituko ez nukeen espetxe politika ezartzen bukatuko duela, politika hori legedi barruan sartzen delako", adierazi du Lopezek bileraren bukaeran —seietan ekin diote batzarrari—. 

Ezker abertzaleariko, azken batean, bestelako jarrera izateko galdegin du lehendakariak. "Mundu horri [ezker abertzaleari] indarkeria uzteko eskatzen aritu gara, eta hori egiten hasi denean zergatik jarri behar dizkiogu hormak?".

Soraya Saenz de Santamaria gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak eguerdian aurreratu duenez, Raxoik Lopezi esan dio espetxe aldaketan ez duela salbuespenik egingo. "Zuzenbide Estatuak indarrean segitzen du eta lege guztiak, kartzela politika barne, bete egin behar dira", adierazi du Saenz de Santamariak Moncloan, Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean.

Astelehenean Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak eta Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak egin zuten bilera, Leioan. Espetxe politikaz ikuspuntu desberdinak dituztela erakutsi zuten: Aresek kartzela politika "dinamikoagoa eta malguagoa" nahi du, eta Fernandez Diazek baldintza gisa ETA desagertzeko eskatu du.

Iazko abenduaren 21ean izendatu zuten Raxoi presidente. Lopez 2009ko maiatzetik dago Jaurlaritzako agintean.

Espainiako gobernuburua datozen egunetan Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentearekin biltzekoa da.