Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Inamako langileek "enpresaren jarraikortasuna oztopatzea" leporatu diote enpresari

Enpresa batzordearen arabera, "urteak daramatzate enpresaren itxiera justifikatuko duten kalteak eragiten".

Berria.info   2012-02-15 - 14:53:12

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Muxikako (Bizkaia) Inama enpresako langile batzordeak Finsa taldeari leporatu dio enpresaren jarraikortasuna bermatuko duen beste proiektu bat "oztopatzea". Enpresako buruen jarrera kritikatu du batzordeak; haien arabera, "urteak daramatzate enpresaren itxiera justifikatuko duten kalteak eragiten".

Batzordearen arabera, argia da enpresaren nahia: "Inamaren lana deskokatzea eta proiektu berri baten galaraztea". Horretarako konkurtso-administrazioaren laguntza duela gaineratu du batzordeak.

Inama Finsa taldearen barruko enpresa da.