Edukira joan

Publizitatea

EZBEHARRA

Lagun bat hil da Esteribarren, errepide istripu batean

Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta autoko gidaria hil da. Kamioikoa, berriz, ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta Iruñeko erietxe batera eraman dute.

Berria.info   2012-02-28 - 15:15:39

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Lagun bat hil da gaur Esteribarren, Olloki parean, auto batek eta kamioi batek talka eginda. Autoko gidaria da zendu dena. Kamioikoa ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta Iruñeko erietxe batera eraman dute gero.

Uharte alderako bidean izan da istripua, 10:20ean. 14:00etan zabaldu dute errepidea.