Edukira joan

Publizitatea

HAUR LAPURTUEN AUZIA

Haur lapurtuen auzian beste hilkutxa bat irekiko dute, Galdakaon

Noticias taldeak aurreratu duenez, Carlos Cubero Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko zuzendariak jakinarazi du hilabete amaieran zabalduko dutela. Orain arte zabaldu dituzten hiruretan ez dute arrastorik aurkitu.

Berria.info   2012-03-06 - 10:42:57

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Epaile batek Galdakaoko (Bizkaia) hilerrian dagoen hobi bat irekitzeko baimena eman duela aurreratu du gaur Noticias taldeak. Carlos Cubero Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko zuzendariaren hitzak aipatzen ditu, eta haren arabera, hilaren amaieran zabalduko dute hilkutza.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 230 salaketa jaso dituzte haur lapurtuen auzian, horietatik 133 Gipuzkoan. Aurretik Donostian, Derion eta Itsasondon atera zituzten hiru hilkutxak hutsik zeuden.