Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Ezkerreko subiranistek "estrategia nazionalerako konpromisoa" izenpetuko dute hilaren 28an

ABk, Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak Euskal Herri osoan erabaki eskubidearen aitortza finkatzeko xedea dute. Krisi "sistemikoari" erantzutea da haien beste helburua. Bi arloetan indar metaketarik zabalena bilatuko dute. Elkarlanak Hego nahiz Iparraldeari egokituriko erritmo, molde eta eduki zehatzak izango ditu.

Berria.info   2012-04-17 - 16:36:18

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

ABk, Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak hilaren 28an "estrategia nazionalerako konpromisoa" izenpetuko dute Irunen, Ficoban (11:30), gaur Baionako prentsaurreko batean jakinarazi dutenez. "Oso urrats garrantzitsua" egingo dutela azpimarratu dute, Euskal Herri osoan erabaki eskubidearen aitortza finkatzeko xedea dutela eta.

Konpromisoaren helburuak "argi" direla azaldu dute. Batetik, Euskal Herrian martxan den prozesuari bultzada ematea eta azken geltokira eramatea da haien helburua. Krisi "sistemikoari" erantzutea da beste xedea.

Ezker subiranistako bost indarren arabera, "prozesuaren eragile nagusia euskal gizartea da, eta motorra ahal den indar metaketarik zabalena izan behar da". Hala, erabaki eskubidearen alde indarrak batzen segitzeko ahalegina egingo dutela adierazi dute.

Krisiari erantzutean "beraren gainditzea ahalbidetuko duten alternatiba praktikoak" bilatuko dituzte. "Horrek ere aliantza herritarra ahalik eta zabal eta azkarrena eratzea eskatzen du".

Konpromiso horrek Euskal Herri osoari begirako elkarlan estrategiko bat lantzeko eta adosteko xedea adierazten duela diote. "Hego nahiz Iparraldeari egokituriko erritmo, molde eta eduki zehatzak izanen ditu. Ondoko asteetan, lehen deklinazioa zehaztua izanen du, Hego Euskal Herriari begirako akordio estrategiko baten bitartez. Ipar Euskal Herriari dagokionez, engaiamenduaren deklinazio zehatza udazkenean landuko da".

ABtik gaur Mertxe Colina izan da prentsaurrekoan, Alternatibatik Amaia Agirresarobe, Aralarretik Rebeka Ubera, EAtik Manex Pagola eta ezker abertzaletik Xabi Larralde.

Bost indar politikoek martxoaren 14an aurreratu zuten akordio nazional bat adosteko lanetan zirela.