Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Arabiar Ligak eskatu du Siriara behatzaileak bidaltzeko prozesua azkartzeko

Misioak huts egin ez dezan beharrezkotzat jo du behatzaile gehiago bidaltzea. Igandean sei begirale heldu ziren Damaskora, eta datozen egunetan gehiago heltzea espero da.

Berria.info   2012-04-18 - 12:21:38

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nabil al-Arabi Arabiar Ligaren idazkari nagusiak Nazio Batuen Erakundeari eskatu dio Siriara behatzaileak bidaltzeko prozesua bizkortzeko, misioak huts egin ez dezan.

Al-Arabik atzo Siriako Gobernuari eta oposizioari eskatu zien su-etena errespetatzeko, eta geroztik izaten ari diren istiluekin amaitzeko.

Indarkeriaren amaiera "prozesu politiko bat hasteko ezinbesteko baldintza" dela gogorarazi zuen.

Igandean sei behatzaile heldu ziren Damaskora, eta datozen egunetan guztira 30 kidek osatutako taldea batzea espero da, NBEren Segurtasun Kontseiluko ebazpen baten arabera.

Walid al-Mualem Siriako Atzerri ministroak gaur esan du misiora guztira 250 behatzaile bidaltzea "logikoa eta arrazoizkoa" dela.