Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Confebaskek krisi "larri honi" aurre egiteko proposamen bat helaraziko dio Lopezi

Maiatz amaierarako aurkeztea espero du Miguel Angel Lujua enpresaburuen elkarteko presidenteak. Lanaldia luzatzea "egin beharrekoa" dela esan du, "lehiakorra izaten jarraitu" nahi bada.

Berria.info   2012-04-23 - 16:36:12

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Miguel Angel Lujua Confebask EAEko enpresaburuen elkarteko presidenteak gaur Europa Press berri agentziari emandako elkarrizketa batean jakinarazi du elkarteak krisi "larri honi" aurre egiten laguntzeko proposamen bat helaraziko diola Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari.

Proposamena maiatz bukaerarako amaitua izatea espero du, baina, Lujuak aurreratu duenez, lanaldia luzatzea izan daiteke proposatuko duen neurrietako bat.  "Lehiakorra izaten jarraitzeko, egin beharko da", esan du.

Lujuak jakinarazi du neurri horiek Lopezi aurkeztu ondoren alderdi politikoen eta gizartearen aurrean azalduko dituela.

Enpresaburuen elkarteko presidenteak esan du ez dagoela "lana suntsitu" nahi duen enpresaririk, eta uste du langabezia datuek ez dutela "lan erreformaren eraginez" gora egin. Langileak ez ezik enpresaburuak ere krisia "pairatzen" ari direla ohartarazi du. "Batuta ez bagaude, beranduago lortuko dugu krisitik ateratzea", gaineratu du.