Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Israelek sei palestinar atxilotu ditu

Horietako bi adingabeak dira. Hebron inguruan atzeman dituzte.

Berria.info   2012-04-24 - 15:58:55

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Israelgo Gobernuko segurtasun indarrek sei palestinar atxilotu dituzte gaur Hebron inguruan, segurtasun indarretako kideek jakitera eman dutenez.

Israelgo soldaduek hainbat sarekada burutu dituzte, eta horietako batean lau palestinar atzeman dituzte, horietako bi 15 eta 16 urteko bi gazte.

Beste operazio batean hamabi urteko kartzela zigorra ezarri dioten preso baten arreba atxilotu dute, eta Hebron hegoaldean beste gizon bat atxilotu dute, Wafa berri agentziak azaldu duenez.