Edukira joan

Publizitatea

GERNIKA 1937-2012

Orain dela 75 urteko sarraskia eta txikizioa gogoan Gernikan

Luis Iriondo (bonbardaketaren lekukoa): "Zakuen atzetik irten nintzenean, Gernika osoa erreta zegoela ikusi nuen" (elkarrizketa eta bideoa). Orain dela 75 urteko sarraskia eta txikizioa gogoan dute gaur. BERRIA.INFOk egunaren eta ekitaldien kontakizuna egiten ari da Gernikatik, hainbat albiste, argazki eta bideorekin, bai webgunean baita Berriketan.info sare sozialean ere.

 

Jon Ordoņez   2012-04-26 - 17:11:37

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Bideoa kargatzen ari da...

Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrena: herri antzerkia eta manifeztazio isila

Lau t'erdiak ziren, 1937ko apirilaren 26an, Gernikako Santa Maria elizako kanpaiak jo eta jo hasi zirenean, buelta eta buelta. Gaur betetzen dira 75 urte Alemaniako Kondor Legioak Bizkaiko herri hori suntsitu zuenetik, aurretik beste batzuekin egin zuen bezala. Atzo bete ziren 75 urte Eibar bonbardatu zutenetik. Aurretik Durango, Otxandio eta beste batzuk bonbardatu zituzten.

Gernikako bonbardaketak, ordea, balio sinbolikoa hartu zuen, tragediaren handitasunagatik, krudelkeriaren hankertasunagatik, Pablo Picasso margolariaren Gernika koadroagatik, eta George Steer kazetariak utzi zuen kronikagatik; azken horri atzo egin zioten omenaldia, horregatik.

Guzti horregatik zibilen aurkako eraso indiskriminatuen ikur bilakatu zen Gernika, faxismoaren kontrakoa, nahiz eta bonbardaketa gertatu eta gutxira faxistak herrian sartu eta erasoaren tamaina gutxitu, ukatu, besteen bizkar jarri. Berun trumoiak, odola ekaitz, garaiko armadaburuen iritziz "arrakastatsua" izan zen bonbardaketa; heltzear zegoen Bigarren Mundu Gerraren probaleku bilakatu zuten Gernika.

Lau minutuko isilunea

Aurreko astean hasi ziren Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekimenak, eta aste honetan bertan, herenegun eta atzo, Gernikan egin dute kongresuan gogoratu dute aire erasoak "astakeriak" egiten jarraitzen dela gaur egun ere, zibilak erasotuz. Atzo, gainera, mahai-inguru batean erabakitzeko eskubideaz mintzatu ziren Euskal Herriko, Kataluniako, Flandriako eta Eskoziako ordezkariak.

Gaurko ekitaldiak 11:00etan hasi dira Gernika 1937-2012 elkarteak plazaratuko duen adierazpenarekin. Eguneko unerik hunkigarriena, ordea, 15:45ean iritsiko da. Sirena eta kanpai hotsak entzungo dira berriro Gernikan, 75 urtera, eta Gernika Batzordeak eta Udalak herritarrei kalera atera eta lau minutuko isilunea gordetzeko eskatu diete. Bestalde 16:30etan Zallo hilerrian lore eskaintza egin diete egun lazgarri hartan bizia galdu zutenei.