Edukira joan

Publizitatea

Bakea eta autodeterminazioa aldarrikatu dituzte Gernika 1937-2012 adierazpenean

Goizean egin du ekitaldia Gernikako Batzordeak. "Erabakitzeko eskubidea zentralitatean” kokatzeko, herrien arteko harremanak giltzarri dira, haren ustez.

Berria.info   2012-04-26 - 19:00:27

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Gernika 1937-2012 Adierazpenaren irakurketa egin du gaur goizean Gernikako Batzordeak, eta bakea, askatasuna eta autodeterminazioa aldarrikatu ditu. ”Erabakitzeko eskubidea zentralitatean” kokatzeko, herrien arteko harremanak giltzarri dira, haren arabera. Gernika 1937-2012 ekimenaren izenean Sabin Ibazetak irakurri du adierazpena, Gernikako foru plazan. Bertan izan dira Flandriako eta Herrialde Katalanetako ordezkariak ere.

"Gaur eta hemen, bonbardaketa hartan desagerrarazi nahi izan zituzten ideia horien guztien zilegitasuna aldarrikatzen dugu: izateko eskubidea berezkoa dugu, izateko eskubide ukaezina”, adierazi dute.

”Eskubide jakin batek ez baitu esan nahi inoren hautua ukatzen denik, hautu guztiek parekide eta libre lehiatzeko bermea izango dutela baizik. Euskaldunak garela aldarrikatzeak ez dakarkio elkarbizitzari eragozpenik”.

Batzordearen arabera, ”herri bat sinbolikoki hiltzea” izan zuen helburu bonbardaketak. Picassoren obrak jakinarazi zuen beste hainbat herriri ere eraso ziotela. "Herri gernikatuak dira, suntsituak, erraustuak, isilaraziak, ukatuak", esan dute.