Edukira joan

Publizitatea

PILOTA

Xala eta Laskurain aurkarien pilotekin kexu, "biziegiak" direlako

Xala-Laskurain eta Titin III-Merino II bikoteek Binakako finalareko materiala hautatu dute, Bilboko Miribillan. 

Berria.info   2012-04-26 - 14:23:50

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Xala eta Laskurain kexu azaldu dira aurkariek hautatutako pilotekin, "biziegiak" direlako. Bikotearen esanetan pilotak "oso-oso bote handikoak dira". Eurek hartutako pilotak "egokiagoak" direla uste dute. Titin eta Merino, aldiz, konforme azaldu dira materialarekin. 

Xala-Laskurain eta Titin III-Merino II bikoteek Binakako txapelketako final handirako materiala hautatu dute gaur, Bilboko Miribillan. Bertan jokatuko da finala igande honetan. 

Apustuak parean irtengo dira, nahiz eta Titinek eta Merinok finalerdietako ligaxkako partida irabazi.