Edukira joan

Publizitatea

IKASTOLAK

Araba Euskaraz Bastidan, ekainaren 17an

'Barneratu, Barreiatu' leloa eramango du aurtengo jaiak. Hiru kilometroko ibilbidea izango du, eta ibilbidea herrian bertan izango da. Bideoklipa ere aurkeztu dute.

Berria.info   2012-04-26 - 15:19:35

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Araba Euskaraz Arabako ikastolen jaia Bastidak hartuko du aurten, ekainaren 17an. Herriak jaia antolatzen duen laugarren urtea izango da, baina aurtengorako berrikuntzak iragarri dituzte gaur Gasteizen egindako agerraldian. 

Erosotasuna lortzeko asmoz, aparkalekuetatik gertuago kokatu dute ibilbidea, eta gainera, herritik bertatik igaroko da. Horrela, festaren muina ikastolan egotea nahi dute.

Hiru kilometroko ibilbidea prestatu dute, eta lau gune izango ditu guztira. Aurtengo festarako kantua Nahixan taldeak egin du, eta horiekin batera, kontzertua eskainiko dute jaiaren egunean Bizardunak, Ze Esatek! eta Gatibu taldeek, besteak beste.

Barneratu, Barreiatu leloa hautatu dute aurtengo jairako.