Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Espainiaren kalifikazioa bi maila jaitsi du Standard & Poor's-ek

Barne produktu gordina aurten %1,5 uzkurtuko dela aurreikusi du 'rating' agentziak.

Berria.info   2012-04-27 - 13:28:02

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Standard & Poor's kalifikazioa agentziak bi maila jaitsi du Espainiaren kalifikazioa, BBB+ kalifikazioa ezarriz. Rating agentziaren arabera, Espainiaren egoera ekonomikoak okerrera egingo du eta Gobernuak bankuei laguntzak eman behar izateko aukerak handitu egin dira.

BPG barne produktu gordina % 1,5 uzkurtzea eta hurrengo urtean % 0,5 egitea aurreikusi du. Martxoan, Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak aurreratu zuen aurtengo defizit helburua % 5,8koa izango dela, baina S&P agentziak uste du hori betetzeko aukerak "oso urriak" direla.

Agentziak kalifikazio maila jaitsi ondoren, Espainiako arrisku saria 432 puntutan kokatu da.