Edukira joan

Publizitatea

KONPONBIDEARI BEGIRA

Marti Ahtisaari: "Negoziatzeko prest agertzea da gatazkaren konponbide baketsua lortzeko bitartekorik eraginkorrena"

Finlandiako presidente ohi eta Bakearen Nobel saridunak konponbideari begira pazientziaz jokatu beharra azpimarratu du, Europako Parlamentuan eskainitako hitzaldi batean. 

Berria.info   2012-04-27 - 17:20:59

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Marti Ahtisaari Finlandiako presidente ohi eta Bakearen Nobel saridunak Europako Parlamentuan egin dituen adierazpenetan ongietorria eman dio ETAren jardun armatuaren amaieraren iragarpenari, eta ezker abertzaleari bere mezua igortzen jarraitzeko deia egin dio: "Negoziaziorako prest agertzea dela gatazkaren konponbide baketsua posible egingo duen aldaketa bultzatzeko bitartekorik eraginkorrena", adierazi zuen asteazkenean, Regional actors as Vectors for Peace: What a role for the EU? hitzaldian.

Horrekin batera, pazientziaz jokatu beharra azpimarratu zuen, Euskal Herriko gatazka "luzea" baita. "Uste dut hor dituzuela Kofi Annan edo Jonathan Powell bezalako lagunak, lagundu ahal izateko kontaktuak dituztenak", gaineratu zuen.