Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

EAJk bilera egingo du maiatzaren 4an, egoera ekonomiko "oso larri" baten aurrean

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak esan du neurri berriak proposatu behar direla, eta horretarako, EAJ elkarlanerako prest dagoela nabarmendu du.

Berria.info   2012-04-27 - 17:19:39

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Andoni Ortuzar EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidenteak gaur jakinarazi du maiatzaren 4an ekonomiaz aritzeko goi bilera antolatu duela alderdiak, "bizi dugun egoerari aurre egiteko". Haren arabera, egoera ekonomikoa "oso larria" da, eta egoera horrek erantzunak eskatzen ditu. 

Neurri berriak proposatu behar direla nabarmendu du, "batez ere geldirik dagoen lehendakariari eta ideiarik gabeko Gobernuari". 

"EAJk eredu bat dauka, eta eredu hau eskaintzen du. Enpresa eta industria sustatzeko, ekonomia indartzeko eta lanpostuak sortzeko", esan du Ortuzarrek.

Ortuzarren arabera, “duela hogei eta hamar urte, eta duela hogei urte, krisialditik irtetea posible zela erakutsi" zuten. "Orain ere posible da. Horretarako erabakiak hartu behar dira. Gu elkarlana egiteko prest gaude eta gure eredua eskaintzen dugu", azaldu du.