EKONOMIA
Espainiako Gobernuak BEZ eta zerga bereziak igoko ditu datorren urtean
Aurretiko erretiroaren baldintzak ere zorroztu dituzte.
Berria.info 2012-04-27 - 19:14:25
Igandea, 2013ko maiatzak 26 - 05:43
EKONOMIA
Aurretiko erretiroaren baldintzak ere zorroztu dituzte.
Berria.info 2012-04-27 - 19:14:25
Datorren urtean BEZ eta zerga bereziak igoko dituztela iragarri du gaur Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak. Helburua, beste 8.000 milioi aurreztea dela azaldu du. Ministroak ez du adierazi zenbat igoko duten zerga bakoitza. Igoera datorren urteko Aurrekontu Orokorretan sartuko dutela esan du De Guindosek.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Ekonomia ministroak esan du datorren urtean kontsumoari egindako presio fiskala handitzeko "momentu egokia" dela, orduan ekonomia haztea espero dutelako.
Beste erabaki bat langileen aurretiko erretiroaren baldintzak zorroztea izan da.