DROGAK
120 kilo speed atzeman dituzte Bizkaian
Leioako 29 urteko lagun bat eta beste pertsona bat atxilotu ditu Guardia Zibilak.
Berria.info 2012-04-28 - 13:14:12
Igandea, 2013ko maiatzak 19 - 03:52
DROGAK
Leioako 29 urteko lagun bat eta beste pertsona bat atxilotu ditu Guardia Zibilak.
Berria.info 2012-04-28 - 13:14:12
Guardia Zibilak 120 kilo speed atzeman ditu auto batean, hau A-8an Bizkaian zihoala, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak esan duenez. Bi lagun atxilotu ditu operazioan: Leioako 29 urteko bat —A.N.G.— eta 32 urteko Valentziako (Herrialde Katalanak) bat.
Polizia iturriek diote duela hilabete batzuetatik ari zirela ikerketa lanetan, sare batek Herrialde Katalanetatik Euskal Herrira droga ekartzen zuelakoan.
Ertzaintzak, berriz, ustez autoan kilo erdi bat kokaina zeraman 26 urteko mutil bat atxilotu du. Ez du esan non atzeman duen.