Edukira joan

Publizitatea

FUTBOLA

Europako Ligako finaleko 7.650 sarrerak bihar zozkatuko ditu Athleticek

Bilbon izango da zozketa, 13:00etan Ibaiganen. Orain arte 26.000 bazkidek eman dute izena.

Berria.info   2012-04-28 - 18:01:56

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Athleticek 9.000 sarrera ditu Europako Ligako finalerako, horietatik 7.650 klubeko bazkideentzat izango dira eta, hain zuzen, bihar zozkatuko ditu, Bilbon, 13:00etan Ibaiganen.

Bazkideek gaurko 20:00ak arte eman ahal izango dute izena, www.athletic-club.net webean edo 94 405 05 15 telefono zenbakira deituta. Informazio gehiago.

Athleticek gainontzeko 1.350 sarrerak erakunde, kirol elkarte, babesle eta laguntzaileekin dituen konpromisoentzat erabiliko ditu.

Finala maiatzaren 9an izango da, Atletico Madrilen aurka, Bukaresten.

Espainiako Kopako finaleko sarrerak, zozkatuta

Maiatzaren 25ean, berriz, Espainiako Kopako finala jokatuko du Athleticek, Bartzelonaren kontra Madrilen, eta klubak duela egun batzuk zozkatu zituen 17.000 sarrerak bazkideen artean. 29.733 zenbakia atera zuen notarioak. Beraz, hortik aurrerako 16.999 zenbakiek lortu dute sarrera: 29.733tik 34.955era eta 1etik 11.777ra.