Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Galdakaon gizon bati labanaz eraso egin ziolakoan, gazte bat atxilotu dute

Zaratamon atzeman dute 20 urteko gizonezkoa. Ustezko erasoa larunbatean izan zen, eta labankada jaso zuen gaztea larri dago, Gurutzetako ospitalean.

Berria.info   2012-04-30 - 14:46:14

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Larunbatean Galdakaon (Bizkaia) labankada bat jaso zuen 23 urteko gizonezko batek, eta ustezko erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak, Zaratamon.

Galdakaoko suhiltzaileen parke zaharretik hurbil jaso zuen labankada ustezko biktimak, eta zauri larriak eragin zizkion. Gurutzetako ospitalean (Barakaldo) dago, larri.

Ustezko erasoa gertatu ondoren, Galdakaoko ertzainek ikerketa bat abiatu zuten erasoaren nondik norakoak argitzeko.

Atxilotuak aurrekariak ditu, eta gaur eramango dute epailearen aurrera.