Edukira joan

Publizitatea

MUSIKA

Hertzainak taldea batuta, Tito Aldama gogoan

Gasteizen larunbatean hainbat kantu eskaini zituzten, haien taldeko saxofoi jotzaile izandakoa omentzeko. Ia 20 urte dira taldea desegin zela.

Berria.info   2012-04-30 - 14:45:46

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Hertzainak taldea oholtza gainera igo zen larunbatean Gasteizen, Sanprudentzioetan, hil berri den Tito Aldama taldeko saxofoi jotzaile izandakoari omenaldia egiteko. Horrekin batera, Johny Brusko abeslaria ere gogoan izan zuten, goraino bete zen Hell Dorado aretoan.

Hertzainak-eko taldekideekin batera, beste hainbat lagun bildu ziren festara. Ruper Ordorika abeslaria ere igo zen oholtzara, Ta zer ez da berdin abestian. Kantuekin batera, Josu Zabalak egindako ikus-entzunezko bat eskaini zuten, Aldama omentzeko.

1993an esan zuen agur taldeak, eta larunbateko saioaren ondotik, ez dute azaldu berriro elkarrekin ariko ote diren.