Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

LABek salatu du ertzainek Tuvisa konpainiako gidari bati eraso egin diotela

Sindikatuaren arabera, Gasteizko enpresako gidariak ertzainei eskatu die haien autoa autobus geltokitik kentzeko, hark toki horretan geratu behar zuelako, eta ertzainek "lepotik helduta" atera dute ibilgailutik. Gidaria atxilotu egin dute.

Berria.info   2012-05-01 - 16:22:08

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Ertzaintzak Gasteizko Tuvisa autobus konpainiako gidari bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, ertzainekin izandako istiluen ondotik.

LAB sindikatuak azaldu duenez, ertzainek gidariari eraso egin zioten Zaramaga auzoan. Antza autobusak geratu behar zuen geltokian ertzainen auto bat zegoen, eta autobus gidariak autoa kentzeko eskatu zien. Sindikatuaren arabera, ertzainek ez zioten kasurik egin gidariari, eta "ibilgailutik lepotik helduta" atera zuten. 

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, ordea, gidariak ertzain bat jo zuen, eta horregatik atxilotu zuten. Iturri beraren arabera, atzo 17:00ak aldera Ertzaintzaren autoa geltokian aparkatuta zegoen ertzainak inguruan lanean ari ziren bitartean, eta gidariak "modu txarrean" eskatu zien autoa bertatik kentzeko.