Edukira joan

Publizitatea

FRANTZIAKO PRESIDENTZIA HAUTESKUNDEAK

Le Penek ez du balantza desorekatuko

Fronte Nazionaleko presidenteak gaur Parisen emandako mitinean haren jarraitzaileei euren "kontzientziaren arabera" bozkatzeko eskatu die, eta esan du ez diela Sarkozy (UMP) eta Hollande (PS) hautagaiei "konfiantzarik eta aginterik" emango. Igandean izango da presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia.

Berria.info   2012-05-01 - 18:49:19

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Marine Le Pen Frantziako Fronte Nazionaleko presidenteak euren "kontzientziaren arabera" bozkatzeko eskatu die gaur haren alderdiko jarraitzaileei, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulirako astebete baino gutxiago geratzen denean. Nicolas Sarkozy (UMP) edo François Hollande (PS) hautagaiei "konfiantza eta agintea" ematea baztertu du gaur, Parisen emandako mitinean.

"Zuek zarete herritarrak eta zuen kontzientziaren arabera bozkatuko duzue, aske", esan du Le Penek. "Ezer ez da lehen bezalakoa izango", ohartarazi du. Le Penen arabera, bi hautagaiak "sistema beraren bi aurpegi" dira, eta irabazten duena "egingo ez diren politikak" aplikatzen saiatuko dela uste du.

Fronte Nazionalaren erronka ekainean izango diren hauteskundeen ondotik Legebiltzarrera heltzea dela azaldu du FNko presidenteak.

Frantziako presidentziarako hauteskundeetako bigarren itzulia igandean izango da. Aurrenekoan Hollande izan zen hautagairik bozkatuena, %28,63ko babesarekin. Sarkozyk %27,18koa erdietsi zuen. Hirugarren lekuan geratu zen Le Pen.

Eskuin muturreko boto-emaileak bihurtu dira bi hautagaien artean balantza alde batera edo bestera desorekatu dezaketenak.