Edukira joan

Publizitatea

Carmen Gisasola presoa Memoria eta Bizikidetza Biltzarrera eraman nahi du Jaurlaritzak

Langraizko kartzelan dago Gisasola, ETA utzita. Bilbon izango da kongresua, hilaren 14tik 20ra. PP haren parte hartzearen aurka agertu da.

Berria.info   2012-05-02 - 15:00:09

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Carmen Gisasola euskal presoak Memoria eta Bizikidetza Biltzarrean parte hartzeko "gestio batzuk" egin dituztela iragarri du gaur Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, baina oraindik "bukatu gabe" dauzkatela. EAEko PP haren parte hartzearen aurka agertu da.

ETAko kide izana da Gisasola, eta azken urteetan erakunde armatuarekin kritiko azaldu da eta utzi egin zuen. Langraizko kartzelan dago egun.

Bilbon izango da kongresua, hilaren 14tik 20ra artean, eta batez ere ETAren biktimak bilduko dira. Azkeneko egunean Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak hartuko du parte.

"Euskadin bakea, askatasuna eta bizikidetza egonkortzeko biktima guztien testigantzak eta proposamenak" jasoko dituzte bilkuran, Aresen arabera.