Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Nafarroako Gobernuak ez du luzatuko funtzionarioen lanaldia

Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak esan du lanaldiaren antolaketa Nafarroaren esku dagoela, eta ez duela onartuko Espainiako Gobernuak haren eskubideak "inbaditzea".

Berria.info   2012-05-03 - 16:47:35

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak baztertu egin du gaur Espainiako Gobernuak funtzionarioei lanaldia luzatzeko iragarritako neurria aplikatzea. Parlamentuko Batzordean egindako agerraldian, esan du Nafarroak ez duela "betebehar" hori eta, beraz, ez duela zertan neurri hori aplikatu.

Jimenezek adierazi du Espainiako Gobernuak aukera izango duela Nafarroaren erabakiaren aurka helegitea jartzeko, baina berretsi du lanaldiaren antolaketa erabakitzea Nafarroaren esku dagoela, eta ez duela onartuko Nafarroako "eskubide historikoak inbaditzea".

"Ez dugu onartuko Estatuak lege dekretuen bidez agintzea, eta errespetu handiagoa eskatzen diogu", esan du Jimenezek.

Jimenezek argitu du gaur egun Nafarroako funtzionarioen asteko lanaldia 36 ordu eta 40 minutukoa dela, eta Espainiako Gobernuaren neurriarekin 37 ordu eta 30 minutukoa izango litzatekeela. Gainera, lanaldia luzatzeak langabezia areagotu dezakeela uste du.