Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Lurraldebus txartela, Renfeko aldiriko trenetan erabilgarri astelehenetik aurrera

Oraingoz, soilik leihatiletan ordaindu ahal izango da txartel horrekin, eta uztailaren 1etik aurrera, makinetan ere egin ahal izango da. Txartel arruntez gain, hileko txartelak ere erosi ahal izango dira.

Berria.info   2012-05-03 - 16:07:16

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Lurraldebus txartela Renfe enpresako aldiriko tren bidaiak ordaintzeko erabili ahal izango da astelehenetik aurrera. Gaur goizean eman du akordioaren berri Larraitz Ugartek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak.

Oraingoz, Renfeko leihatiletan erabili ahal izango da txartela ordainketa gisa, eta, uztailaren 1etik aurrera, salmenta makinetan ere erabili ahalko da.

Sistema horren bidez, txartel arruntaz eta joan-etorriko txartelaz gain, hileko txartela ere erosi ahal izango da. Hitzarmenetatik kanpo geratu dira talde berezien Lurraldebus txartelak.  

Erabiltzaileek Renferen tarifen arabera ordainduko dute, eta Lurraldebus txartelarekin ordaindutakoa gero aldundiak ordainduko dio Renferi.

Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailaren 20an sinatu zuen Renferekin zerbitzu hori eskaintzeko akordioa, "herritarren mugikortasuna" bermatzeko asmoz.