ESPAINIAREN MURRIZKETAK
Espainiaren murrizketen kontrako helegitea jarriko du Jaurlaritzak
Patxi Lopez lehendakariak iragarri du neurria, atzo Eusko Legebiltzarrak ekimen hori hartzeko eskatu ondoren.
Berria.info 2012-05-04 - 15:57:01
Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 03:22
ESPAINIAREN MURRIZKETAK
Patxi Lopez lehendakariak iragarri du neurria, atzo Eusko Legebiltzarrak ekimen hori hartzeko eskatu ondoren.
Berria.info 2012-05-04 - 15:57:01
Espainiako Gobernuak osasunean eta hezkuntzan egin nahi dituen murrizketen aurka Eusko Jaurlaritzak helegitea sartuko duela iragarri du gaur Patxi Lopez lehendakariak, Eusko Legebiltzarrean. Atzo horixe egiteko eskatu zion legebiltzarrak, EAJ, PSE-EE eta IU-Ezker Anitzaren botoekin.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalean jarriko du helegitea Jaurlaritzak, "berehala", murrizketak "autogobernuaren eremuan sartzen" direlakoan eta haiekin "berdintasun irizpidea hautsi" egiten delakoan.
EAJ, PSE eta IU-Ezker Anitzaren testuak zekarrenez, PPren gobernuak baliogabe utzi beharko lituzke murrizketak, harik eta Konstituzionalak helegiteari buruzko erabakia hartzen duen arte.
Aralarrek eta EAk ez zuten bat egin Jaurlaritzak auzitegietara jotzeko aukerarekin, baina bai EAEko autogobernuaren defentsarekin lotura zuzena zuten eskaerekin. PPk eta UPDk, aldiz, ekimena oso-osorik arbuiatu zuten, aurka bozkatuta.