Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Txupinazo herrikoia Iruñean, hamahiru gazteren aurkako epaiketa salatzeko

2010eko txupinazo eguneko istiluak direla-eta epaituko dituztenei elkartasuna adierazteko hainbat lagun bildu dira gaur eguerdian udaletxeko plazan, Eleak mugimenduak deituta.

Berria.info   2012-05-05 - 18:20:52

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Bideoa kargatzen ari da...

Txupinazo herrikoia Iruņean, hamahiru gazteren aurkako epaiketa salatzeko

Eleak eskubide zibilen aldeko mugimenduak txupinazo herrikoia antolatu du gaur eguerdian Iruñeko udaletxearen plazan, 2010eko txupinazo eguneko istiluak direla-eta Iruñerriko hamahiru gazteren kontra egun gutxi barru egingo den epaiketa salatzeko.

Eleak-ek jakinarazi du egun hartan gazte batzuek ikurrin handi bat atera nahi izan zutela plaza horretan, baina udaltzainak oldartu egin zitzaizkiela. Madrilgo gazte batek zauri larriak izan zituela salatu du mugimenduak, botatako botila batek eragindakoak.

Zazpi hilabete geroago, 16 gazte atxilotu eta akusatu zituzten desordena publikoengatik. Fiskaltzak 2 urte eta hiru hilabeteko zigorra eskatzen du auziperatutako gazte bakoitzarentzat, eta 5 urte eta 3 hilabete ustez botila bota zuenarentzat.

Akusazio partikularrak 11 urteko kartzela zigorra eskatzen du auziperatutako gazte bakoitzarentzat desordena publikoengatik eta agintarien kontrako atentatuagatik, eta 17 urte ustez botila bota zuenarentzat, baita 350.000 euroko kalte-ordaina ere.

Eleak-en iritziz, epaiketa hori "bidegabekeria galanta" da; haren arabera, erasoa jasandako lagunak dira akusatuak. "Plazan gertatutako istiluak UPNren eta bere udaltzainen erantzukizuna dira, arduragabekeriaz sartu baitziren plazara ikurrina kentzeko asmoz", adierazi dute. Dozenaka gazte jo, eta arrisku handiko egoera sortu zutela gaineratu dute.