Edukira joan

Publizitatea

FUTBOLA

San Mames bete egingo da etzi Europako Ligako finala pantaila erraldoietan ikusteko

BBK-k salgai jarritako 30.000 sarrerak lau orduan agortu dira. Athletic gaur joan da Bukarestera, eta bihar lan saio ofiziala egingo du. Deialdian 18 jokalari sartu ditu Bielsak.

Berria.info   2012-05-07 - 22:14:51

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

San Mames estadioa bete egingo da etzi Atletico Madril-Athletic Europako Ligako finala pantaila erraldoietan ikusteko, BBK-k gaur salgai jarri dituen 30.000 sarrerak agortu egin direlako. Sei pantaila jarriko dituzte San Mamesen. 20:45ean hasiko da partida, Bukaresten.

BBK-k kutxazainetan jarri ditu saltzen sarrerak, hiru eurotan Athleticeko bazkide eta BBK-ko bezeroentzat, eta bost eurotan gainerakoentzat.  Lau ordu eta erdira ez zeuden batere.

Gaur joan da Athletic Bukarestera

Athletic gaur abiatu da Bukarestera. 15:45ean irten dira Loiuko aireportutik, eta 20:00ak aldera iritsi dira.

Bihar lan saio ofiziala egingo dute 20:30ean National Arena zelaian, eta aurretik adierazpenak egingo dituzte Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak eta Athleticeko jokalari batek, estadioko prentsa aretoan.

Crowne Plazan hartu dute ostatu, eta itzulera ostegunean egingo dute —oraindik zehaztu gabe dago ordua—.

Athleticeko 10.000 zale inguru izango dira Bukaresten.

Etziko partidarako deialdian honako jokalariak sartu ditu Marcelo Bielsak: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Javi Martinez eta Ibai.

Diego Pablo Simeone Atletico Madrilgo entrenatzaileak lehen taldeko 22 jokalari eramango ditu Bukarestera, baita Atletico Madrilen bigarren taldeko Pedro Martin ere.