Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Serbian alderdi sozialistak izan dezake Legebiltzarrean gehiengoa osatzeko giltza

SNS Serbiako Alderdi Aurrerakoiak eta DS Alderdi Demokratikoak pareko emaitzak izan dituzte hauteskundeetan, eta beraz, Ivica Dacicen alderdiak balantza batera edo bestera desoreka dezake.

Berria.info   2012-05-07 - 11:31:55

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Serbiako SPS Alderdi Sozialista erabakigarria izan daiteke Serbiako Legebiltzarrean gehiengoa nork lortuko duen erabakitzeko. SNS Serbiako Alderdi Aurrerakoiak eta DS Alderdi Demokratikoak pareko emaitzak lortu zituzten atzoko hauteskunde egunean. 

Botoen %78,8 zenbatuta, SNSk %24,1eko babesa jaso du, 73 legebiltzarkiderekin. DS alderdiak, aldiz, %22,4ko babesa izan du, 68 legebiltzarkiderekin.

SPS Alderdi Sozialistak botoen %14,4 eskuratu du. Ivica Dacic alderdiko buruak ohartarazi du bere babesa ez dela "doakoa" izango. 

Presidentea hautatzeko, bigarren itzulia

Presidentea hautatzeko hauteskundeei dagokionez, egungo presidente Boris Tadic (DS) eta SNS Serbiako Alderdi Aurrerakoiko Tomislav Nikolic bigarren itzulian lehiatuko dira, hilaren 20an. Tadicek %25,4ko babesa jaso du, eta Nikolicek %25,5ekoa.

Alkateak, parlamentua eta presidentea aukeratu dituzte Serbian 6,8 milioi herritar inguruk. Herrialdeko egoera ekonomiko larriak —%23,7koa da langabezia tasa—, bazter utzi du kanpainan Serbiako gai politiko nagusietako bat: Kosovorekiko harreman gaiztoa.

Promesa ugari egin dituzte alderdiek kanpainan: bizi-maila hobetzea, lanpostu berriak sortzea, ustelkeriaren kontrako borroka bultzatzea eta atzerriko inbertitzaile berriak erakartzea. Baina Serbiaren aurreikuspen ekonomikoa iluna da, eta atsekabea da nagusi hautesleen artean.