Edukira joan

Publizitatea

KOMUNIKABIDEAK

Bihar Pablo Mancini hizlari, 'Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen' zikloan

11:00etan izango da saioa, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Gaia: 'Kazetaritza hackeatzen. Komunikabide banatuak eta hartzaileei begirako berrikuntza'.

Berria.info   2012-05-07 - 09:45:02

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

BERRIA Fundazioak eta Innobasquek antolatu duten Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen hitzaldi zikloak bigarren saio bat izango du bihar. Pablo Mancinik Kazetaritza hackeatzen. Komunikabide banatuak eta hartzaileei begirako berrikuntza hitzaldia emango du, 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamenduak ere lagundu du zikloa antolatzen.

Maiatzak 24an, ostegunarekin, beste hitzaldi bat izango da. Vicent Partal (vilaweb.cat) ariko da hizlari, Komunitatea eta parte hartzea: egunkaria eta prentsa berriz asmatzen saioan. 11:00etan izango da, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Zikloko lehen hitzaldian Juan Varelak parte hartu zuen, eta sare sozialen inguruan aritu zen.