MUSIKA
Bob Dylanek kontzertua emango du uztailaren 11n Bilbon
Sarrerak maiatzaren 16an jarriko dituzte salgai, eta 45 eta 85 euro arteko prezioa izango dute. Baionan ere ariko da, uztailaren 20an, zezen plazan.
Berria.info 2012-05-08 - 16:25:37
Astelehena, 2013ko maiatzak 20 - 06:57
MUSIKA
Sarrerak maiatzaren 16an jarriko dituzte salgai, eta 45 eta 85 euro arteko prezioa izango dute. Baionan ere ariko da, uztailaren 20an, zezen plazan.
Berria.info 2012-05-08 - 16:25:37
Bob Dylanek Bilboko Guggenheim museoaren aurrealdean joko du uztailaren 11n, Bilboko Udalak gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez. Guggenheim museoaren 15. urteurreneko ekitaldietako bat da.
Kontzerturako sarrerak hilaren 16an jarriko dira salgai, eta 45 eta 85 euro arteko prezioa izango dute.
Dylanen kontzertua BBK Live jaialdiaren bezperan izango da —jaialdi horretan parte hartuko dute The Cure, Radiohead eta Garbage taldeek, besteak beste—.
Bilbon egon ondoren, Espainiako hainbat hiritan emango du kontzertua Dylanek, eta ondoren Baionan izango da. Uztailaren 20an joko du han, zezen plazan (21:30ean).
2010ean Gasteizko Azkena Rock jaialdian egon zen, eta 2006. urtean Donostian, bakearen aldeko kontzertu batean.