Edukira joan

Publizitatea

OGASUNA

Gipuzkoako Foru Aldundiak "arrisku bereziko zergadunen errolda" osatu nahi du

Foru arau baten bitartez tramitatuko dute datozen egunetan. Helena Franco Ogasun diputatuak ohartarazi du zerga iruzurraren aurrean ez dutela "ezikusiarena" egingo.

Berria.info   2012-05-08 - 13:42:56

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak gaur goizean jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak "arrisku bereziko zergadunen errolda" osatzeko asmoa duela, eta horretarako hainbat mekanismo martxan jarriko dituela iragarri du.

Zehazki ez du argitu zeintzuk sartuko diren zerrenda horretan, baina ohartarazi du enpresa handiei jarraipen berezia egingo dietela. Herritarrek euren betebeharrak "borondatez" betetzea lortu nahi dute, eta "kontzientziaz" joka dezatela. Zerga iruzurraren aurrean "ezikusiarena" ez dutela egingo esan du Francok.

Errolda hori barne dokumentu gisa erabiliko dute, eta foru arau baten bitartez tramitatuko dute datozen egunetan.