Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Hiru lagun zauritu dira Lasarte-Orian, furgoneta batek su hartuta

53 urteko gizon batek erredura larriak ditu. Beste biek, arinak.

Berria.info   2012-05-08 - 17:51:46

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Hiru gizon zauritu dira gaur eguerdian Lasarte-Orian, furgoneta batek su hartuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Gizon batek erredura larriak izan ditu, eta Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman dute.

Citroen Junper markako furgoneta bat da erre dena, Urdaburu plazan aparkatuta zegoela. Sua itzaltzen saiatu direnean zauritu dira hirurak.

Larrien dagoenak 53 urte dauzka. Beste biek erredura arinak dauzkate —batek 21 urte ditu—, eta Donostiako erietxera eraman dituzte.