Edukira joan

Publizitatea

AEB

Romneyk errepublikanoen presidentetzarako hautagaitza sendotu du beste hiru estatutan irabazita

Ipar Carolinan, Indianan eta Mendebaldeko Virginian irabazi du. Ron Paul da beste hautagaia, Newt Gingrichek eta Rick Santorumek lehia utzi ostean.

Berria.info   2012-05-09 - 11:44:53

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Mitt Romney AEBetako errepublikanoen presidentetzarako hauteskundeetako hautagaia gero eta gertuago dago AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan Barack Obama egungo presidentearekin lehiatzetik. Aurreikusten zen moduan, Ipar Carolinan, Indianan eta Mendebaldeko Virginian garaile izan da, beste hautagaia den Ron Paulekin lehian.

AEBetako hainbat hedabidek egin dituzten zenbaketen arabera, Romneyk guztira 850 ordezkari izango lituzte gaurko garaipenetan lortutakoak zenbatu gabe, eta Paul ez da 100 ordezkarira iristen.

Presidentetza hauteskundeetan hautagai izateko 1.144 ordezkari behar dira. Aukeratua izateko aukerarik ez badu ere, Paulek lehiatzen jarraitzea erabaki du.

Newt Gingrichek pasa den astean uko egin zion hautagai izaten jarraitzeari, eta Rick Santorumek apirilean utzi zuen lehia. Santorumek atzo babesa agertu zion Romneyri.