Edukira joan

Publizitatea

BATERAGUNE AUZIA

Gernikako Akordioak elkarretaratzeak iragarri ditu arratsalderako

'Prozesuaren aurkako erasorik ez. Konponbide garaia da' lelopean, agerraldiak egingo dituzte arratsaldean Hego Euskal Herriko hiriburu eta eskualdeetan. 'Bateragune auziko' zigorra berretsi zuen herenegun Auzitegi Gorenak, bostetatik bi epaile kontra egon arren. 

Berria.info   2012-05-11 - 19:05:52

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Gernikako Akordioak elkarretaratzeak egitera deitu du gaurko, Euskal Herriko eskualde buru guztietan, 19:00etan, Prozesuaren aurkako erasorik ez. Konponbide garaia da lelopean.

Bateragune auziko zigorra berretsi zuen herenegun Espainiako Auzitegi Gorenak, bostetatik bi epaile kontra egon arren. 

Hego Euskal Herriko hiriburuetako deialdiak:

- Donostian, Bulebarrean (19:00).
- Gasteizen, Andre Mari Zurian (19:00).
- Iruñean, udaletxean (19:00). Gobernuko ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea egiten saiatu dira hainbat eragile, baina Poliziak ez du baimenik eman. Arratsalderako iragarritako elkarretaratzea ere debekatuta dago.  
- Bilbon, Plaza Biribilean (20:00). Bilduren Bilboko udal taldeak elkarretaratzea egin du 12:00etan, udaletxe aurrean.

Deialdi gehiago:

- Laudion, Lamuza plazan (19:00).
- Zarautzen, udaletxe plazan (19:00).
- Arrasaten, plazan (19:00).
- Tolosan, Triangulo plazan (19:00).
- Beasainen, Zubimuxun (19:00).
- Lasarten, udaletxeko plazan (20:00).
- Santurtzin, udaletxean (19:30).
- Portugaleten, El Solarren (19:30).
- Durangon, Ezkurdin (20:30).
- Balmasedan, San Seberino plazan (19:00).
- Ortuellan, Euskadiko Kutxaren aurrean (20:00).
- Erandion, Metro plazan (20:00).
- Hego Uriben, herri guztietan (19:00).
- Uribe Butroen, herri guztietan (19:00).
- Leitzan, Udal plazan (19:00).
- Lesakan, herriko plazan (19:00).
- Elizondon, herriko plazan (19:00).
- Altsasun, herriko plazan (19:00).