EUSKAL HERRIA
Sei lagun atxilotu dituzte Bizkaian, sexu esplotazioa egotzita
Barakaldon eta Bilbon izan ziren atxiloketak, apirilaren 23an.
Berria.info 2012-05-09 - 16:05:15
Larunbata, 2013ko maiatzak 18 - 07:28
EUSKAL HERRIA
Barakaldon eta Bilbon izan ziren atxiloketak, apirilaren 23an.
Berria.info 2012-05-09 - 16:05:15
Espainiako Poliziak ustez emakume etorkinei prostituzioan aritzera behartzen zituzten sei lagun atxilotu ditu Bilbon eta Barakaldon (Bizkaia).
Atxilotutakoek ustez pasaporteak kentzen zizkieten emakumeei, eta drogak hartzera behartzen zituzten.
Apirilaren 22an Deustu auzoko lokal bat miatu zuen Poliziak, eta bertan bi emakume aurkitu ondoren, Poliziak jakin ahal izan zuen emakumeak sexualki esplotatzen zituztela lokal horretan. Horren ondotik, beste hiru lokal miatu zituzten Bilbon eta Barakaldon, apirilaren 23an, eta orduan atxilotu zituzten sei lagunak.