Edukira joan

Publizitatea

Hilaren 25ari begira

Espainiako Kopakoa jokatuko du orduan Athleticek (22:00), Bartzelonaren aurka. Madrilen izango da partida, Vicente Calderon estadioan.

Berria.info   2012-05-10 - 12:10:10

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Athleticeko zaleen ilusio eta itxaropenak bertan behera geratu ziren atzo unez batez Europako Ligako finalaren amaieran. Duela 35 urte jokatutako finala gogoan zuten, eta balentria lortzeko gogoz heldu ziren partida ikustera, bai Bukarestera, baita Bilboko nahiz Euskal Herriko herri eta hiritan piztu ziren pantailetan jarraitzera.

Hasierako tristura horren ondotik, ordea, guztiek zioten gauza bera: "25ean Kopa ekarriko dugu".

Hala, igandean Levanteren aurka Espainiako Ligako partida jokatu ondoren, Espainiako Kopako finalari begira jarriko dira Athleticeko jokalariak. Bartzelona izango dute aurkari, Madrilgo Vicente Calderon zelaian.