Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Iberdrolak irabaziak handitu ditu nazioarteko negozioei esker

1.022,3 milioi euroren irabazi garbiak izan ditu urtarrila eta martxoa artean, iazko epe berean baino %0,7 gehiago. Gamesa enpresak, berriz, 21 milioi euro galdu ditu lehen hiruhilekoan.

Berria.info   2012-05-10 - 16:15:17

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Iberdrola enpresak 1.022,3 milioi euroren irabazi garbiak izan ditu urtarrila eta martxoa artean, iaz baino %0,7 gehiago. Nazioarteko negozioei esker lortu ditu emaitzok.

Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 2.365 milioi eurokoa izan da, %4,1 gehiago. Ebitdak, gainera, negozio gune guztietan egin du gora.

Urtarrila eta martxoa bitartean, enpresak 38.145 gigawatt sortu zituen orduko.

Gamesa, galerekin

Gamesa enpresak, berriz, 21 milioi euroren galera garbiak izan ditu 2012ko lehen hiruhilekoan, merkatuaren "lurrunkortasuna" dela medio.

Ohar baten bidez, enpresak azaldu du testuinguru ekonomiko "konplexuaren ondorioz" izan dituztela emaitza negatiboak.