Espainiako Kopako finaleko sarrerak, bihartik eskuragarri
Hilaren 23ra arte erosi ahal izango dira, San Mames estadioko txarteldegietan. Bazkide bakoitzak dagokion txandan jaso beharko du sarrera.
Berria.info 2012-05-10 - 19:05:30
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 14:54
Hilaren 23ra arte erosi ahal izango dira, San Mames estadioko txarteldegietan. Bazkide bakoitzak dagokion txandan jaso beharko du sarrera.
Berria.info 2012-05-10 - 19:05:30
Athleticek Bartzelonaren aurka hilaren 25ean jokatuko duen Espainiako Kopako finaleko sarrerak bihartik hilaren 23ra arte eskuratu ahal izango dira, San Mames futbol zelaiko txarteldegietan. 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte leihatilak.
Zozketan hautatuak izan zirenek jaso ahal izango dituzte sarrerak, eta egunero 1.500 bazkide deitu dituzte, jada zehaztuta dagoen zerrendan. Zozketan, 29.733 zenbakia atera zuen notarioak; beraz, hortik aurrerako 16.999 zenbakiek lortu zuten sarrera: 29.733tik 34.955era eta 1etik 11.777ra.
Partida Madrilen jokatuko da, Vicente Calderon zelaian.