Edukira joan

Publizitatea

ITALIAKO GIROA

Cavendishen bigarren garaipena

Berria.info   2012-05-10 - 17:14:41

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Mark Cavendishek irabazi du gaur Italiako Giroko 5. etapa, esprintean, erraz. 2. etapan ere hura nagusitu zen. Matthew Goss sartu da bigarren, Daniele Bennati hirugarren.

Ramunas Navardauskasek segitzen du lider. 

Bihar korrituko dute 6. etapa: Urbino-Porto Sant'Elpidio (210 kilometro). Hirugarren mailako hiru mendate eta laugarrengo bat izango dituzte.

Hilaren 27an bukatuko da Giroa, Milanen, 30 kilometroko erlojupeko batekin.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Taylor Phinney. Liderra: Taylor Phinney.

- 2. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Taylor Phinney. 

- 3. etapa: Horsens-Horsens. Irabazlea: Matthew Goss. Liderra: Taylor Phinney.
- 4. etapa: Verona-Verona. Irabazlea: Garmin taldea. Liderra: Ramunas Navardauskas. 
- 5. etapa: Modena-Fano. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Ramunas Navardauskas.