Edukira joan

Publizitatea

MENDIA

Shisha Pangmara igo da Juanito Oiarzabal

Juanjo Garra, Carlos Pauner eta Ariel Perinetti espediziokideekin jo du tontorra. Hamalau zortzimilakoetara bigarren aldiz igotzeko, hiru mendi falta ditu.

Ekaitz Agirre   2012-05-12 - 16:43:32

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Juanito Oiarzabalek beste urrats bat egin du hamalau zortzimilakoetara bigarren aldiz igotzeko bidean. Shisha Pangmara (8.046) igo da, Juango Garra, Carlos Pauner eta Ariel Perinetti taldekideekin. Eguraldi aldaketa tarteko, uste baino luzeago jo du igoerak, eta berandu iritsi dira tontorrera.

Paunerrek jakinarazi duenez, hirugarren kanpalekura jaitsi dira laurak, 7.400 metrora. Nekatuta daude mendizaleak, baina onik. Gaur saiatuko dira beheko kanpalekuraino jaisten.

1998an igo zen Shisha Pangmara lehenengo aldiz Oiarzabal, Kike de Pablo eta Iñaki Kerejetarekin. Britainiarren bidetik igo ziren orduko hartan; atzo, berriz, Iñaki Otxoa de Olzaren izena hartu duen bidetik igo ziren.

Dhaulagiri, Nanga Parbat eta Broad Peak falta ditu Oiarzabalek hamalaukoari bigarren itzulia emateko.